asteartea

HERDOILA

Oxigenoa dagoenean (aireak oxigenoa du) metala herdoildu egiten da. Nola garbitu?


Hemen esperimentu errez bat:


BEHAR DUZUNA:
- Baso erdi bat ozpin.
- Herdoildutako txanponak.
- Gatza


 ZER EGIN:

-Baso erdi bat ozpinetan koilarakada bat gatz bota, eta ondo irabiatu, gatza disolba

dadin. Herdoildutako lau txanpon bota, eta itxaron bost minutuz.




  Atera txanponetako bi, eta utzi sukaldeko paper baten gainean, lehortzen.
Beste bi txanponak atera eta, uretatik pasatu ondoren, utzi paperean lehortzen.Itxaron 5 minutu.
 

 ZER GERTATU DA?
Gatz- eta ozpin-nahasturak txanponetako herdoila bigundu eta garbitu egiten du; horregatik egiten dute dir-dir txanponek. Ondoren txanponak urarekin garbitzen ez badira, ordea, gatz- eta ozpin-nahasturak garbitu eta garbitu jarraitzen du, eta txanponak kolore urdin-berdea hartzen du.

                                                                                          LOUBNA ETA KIKE




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina