asteazkena

TXIMISTA

Txinparta elektriko erraldoiak dira tximistak. Hodei handietan sortzen dira, eta hodei batetik bestera bidaiatzen dute. Batzuetan, Lurrera iristen zaizkigu.
BEHAR DITUZU
- plastilina-zati bat, 
metalezko erretilu bat (labekoa, adibidez)
- zabor-poltsa handi 
- metalezko objekturen bat.



NOLA SORTU TXIMISTA?

Plastilina tinko itsatsi erretiluaren erdian. 



Plastikozko poltsaren gainean ipini erretilua, eta, plastilinatik helduta duzula, indarrez igurtzi poltsaren kontra.




 Metalezko objektu bat erretiluari hurbildu, eta... tximista txiki bat ikusiko duzu! Gela ilun badago, errazago ikusiko duzu. 
ZER GERTATU DA?

Ekaitza baino lehen, hodeietan elektrizitate estatikoa sortzen da. Esperimentu honetan, zuk elektrizitate-mota hori sortu duzu, bi metalen artean. Nahikoa elektrizitate estatiko dagoenean, txinparta sortzen da. Horixe da tximista! 

                                                                                                JOKIN ETA NIKO


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina